XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntzen irakaskuntzan eginiko zenbait azterketek azaldu duten bezala, eta hau ederki dakite Herri honetan euskalduntzearen inguruan dihardutenek ere, zenbait ikaslek nahiz eta oso emaitza onak jaso eskolako galdeketa eta ariketetan, ez direla inguru naturalean elkarrizketari lotzeko gai.

Honek erakusten diguna zera da, eskolan edo eskola inguruan hizkuntzen irakaskuntzarako ohizko metodoetan oinarrituta jasotako gaitasun gramatikala edo linguistikoa, hutsaren hurrena dela hizkuntzaren benetako ikaskuntza bermatu nahi izanez gero; eta kalean jasotako gaitasun komunikatiboa aldiz, behar-beharrezkoa dela, funtzio hau betetzen bait du eta honi eman behar zaiola beraz nagusitasuna.

Hau honela izanik, bidean agertzen zaigun hurrengo oztopoa, jasaten dugun egoera diglosikoa bera da.

Izan ere kalean maizago entzungo du gazteleraz hizketan euskaraz baino.

Hontaz gainera, zenbait egoera jakinetan gainera behartuta egongo da gaztelera erabiltzera.

Gertatu ere agian gerta dakioke (eta ez litzateke berria izango), ikasitakoa praktikan jartzeko asmotan jendeari euskaraz zuzendu eta hauek gazteleraz mintzatu euskaraz ez dakitelako edota antzeko egoeratan gazteleraz mintzatzea dagoelako ondo ikusita.

Honela bada, hizkuntza normalizatuta dadukan herri batean gomendagarri dena ikusi, egoera diglosikoan ez da hain xamurra.

2. ITZULPENA ELEBIDUN/ELEANIZTUNENGAN

Badirudi itzultzeko gaitasuna eta bi hizkuntza hitzegitearena neuropsikologikoki behintzat askeak direla elkarren artean.

Itzultzailearen gaitasunaz inplizitoki jabetu daiteke edota konszienteki ikasi.

Elebidun jakin batek zailtasunak edukiz gero hizkuntza batetik bestera eskatutako zerbaiten parekoa ekoizteko, hiru arrazoi eduki ditzake, lehena jatorri linguistikoa duena eta gainontzeko biak neuropsikologikoak.

Lehenengoa, jatorri linguistikoari dagokio.

Gerta daiteke hizkuntza bateko adierazpen batek ez izatea parekoa bestean, edo oso zaila izatea behintzat parekoa den adierazpen bat topatzea.

Hau ez da gehienetan gertatzen dena zeren eta hurbilagoko edo urrutiagokoa baina gehienetan behintzat aurki daiteke pareko erantzuna.

Hala ere askotan, subjektu elebidunak ezin du erantzun aproposa aurkitu.

Batzutan badirudi zenbat eta gehiago bilatu, orduan eta urrutiago dagoela, topagaitza bilakatzen da.

Beranduxeago aldiz, berez ateratzen da.

Honek baditu haseran esan bezala gutxienik bi erantzun neuropsikologiko.

Batetik, pentsa daiteke hiztunak bere bi hizkuntzetako bat erabiltzen duenean bestea automatikoki indargetzen dela interferentziarik ez gertatzeko.

Honen bitartez azalduko lirateke berreskuraketa selektiboak, segidazkoak eta aurkakoak 8- PARADIS, M.; LECOURS, A.R. (1979). "L'aphasie chez les bilingues et polyglottes". A. Lecours, F. Lhermitte et al. L'aphasie-n. Flammarion, Paris, 605-616.